XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bonabentura deunak diñoanez, bere debotuai laguntzeko bialduten dau Mikel Gotzona beste aingeru askogaz, gero Jaunaren aurrera doiazanian be aldeztuteko, diabruak salatu dagizanian.

Zorijontsua izango zara, kristiñaua, eriotz-aldijan Andra Marijaren zaindasuneko kate gozuakaz loturik bazagoz; betiko gaizkapena ziurrtuko dautzue estuntza maitagarrijok, ta betiko bake zorijonaren egun sentia izango jatsu aonelan zeure eriotzia; eta Marijaren otseiñ askok esan dabena autorrtuko dozu orrduan: Ikusi ezpaneu, eneban ziñestuko ain gozua zala iltea, Oe ondora etorriko jatsu Karmengo Ama Erregiña bere eskapularijua soñian badozu, eta bijotzez badirautzozu: Ene Ama gozo-gozua, lagun zakidaz orrdu onetan, zeuria naz, zeugaz ilgo naz.

OTOITZA.

Karmengo Ama laztan gustiz maitagarrija.